1 Bainan Israelgo semeec gaizquia eguin çuten Jaunaren aitzinean, eta Jaunac eçarri cituen çazpi urthez Madianen escuetan.
2 Madiantarrec gogorqui çaphatu cituzten. Eta mendietan eguin cituzten cilhoac eta gordegailuac, ihardesteco lekuric gaitzenetan.
3 Israelec erainçac eguin cituenean, Madian, Amalec eta berme iguzqui-aldeco jendaiac igaiten ciren;
4 Israelen landatzen cituzten beren olhac, eta nola erainçac belharretan baitziren, oro xahutzen cituzten Gaçaco sarceraino; eta bicitzeco behar cenic deusere etzuten uzten Israelen, ez ardi, ez idi, ez asto.
5 Alabainan berac eta beren arthalde guciac ethorcen ciren beren olhequin, eta iduri xartalac bethetzen cituzten bazter guciac; nihonereco guiçon eta camelu elemenia batec uquitu gucia xahutzen çuen.
6 Eta Israel hainitz aphaldua içatu cen Madianen aitzinean.
7 Deihadar eguin çuen Jauna ganat, Madiantarren contra lagunça galdeguinez.
8 Jaunac igorri cioten guiçon profeta bat, ceinac erran baitzioten: Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Nic iganaraci çaituztet Eguiptotic, eta nic ilkiaraci çaituztet gathibutasuneco etchetic:
9 Atheratu çaituztet Eguiptoarren eta atsecabeztatzen cinituzten etsai gucien escutic; çuen sarcean iraitzi ditut eta eman içan darotzuet hequien lurra.
10 Eta erran içan dut: Ni naiz çuen Jainco Jauna; Amorhearren lurrean duçue çuen egoitza, bainan ez içan hequien jaincoen beldurric. Eta ez duçue ençun nahi içan ene boça.
11 Bada ethorri cen Jaunaren ainguerua eta jarri cen haritz baten azpian, ceina baitzen Efran, eta Ezriren familiaco buruçagui Joasena baitzen. Eta haren seme Jedeonec dolharean jotzen eta garbitzen çuelaric oguia, Madiani ihes eguiteco,
12 Aguertu citzaioen Jaunaren ainguerua, eta erran cioen: Jauna dela çurequin, oi guiçonic hazcarrena.
13 Eta Jedeonec ihardetsi cioen: Othoi, ene jauna, baldin Jauna gurequin bada, nolaz atzeman gaituzte hestura hauquiec? non dira haren sendagailac, gure aitec kondatzen çarozquigutenac, erraten çarocutelaric: Jaunac atheratu içan gaitu Eguiptotic? Bainan orai utzi gaitu Jaunac, eta Madianen escuetara eman gaitu.
14 Eta Jaunac beguiratu cioen eta eman: Çoaci duçun çure indar huntan, eta atheratuco duçu Israel Madianen escutic: jaquiçu nic igorria çarela.
15 Jedeonec ihardetsi cioen: Othoi, ene jauna, nola atheratuco dut Israel? Ikusaçu ene familia Manase baithan aphalena dela, eta ni ene aitaren etchean ttipiena.
16 Jaunac erran cioen: Ni içanen naiz çurequin, eta joco duçu Madian guiçon bakar bat beçala.
17 Eta Jedeonec erran cioen: Gracia aurkitu badut çure aitzinean, indaçu eçagutgailu bat enequin çarela, çu niri minço çarena.
18 Ez becedi urrunt hemendic, bihur nadien arte çu gana, ekarcen dudalaric sacrificio bat eta çuri escaincen. Aingueruac ihardetsi cioen: Egonen naiz çure ethorceari iguri.
19 Jedeon sarthu cen beraz etchera eta erre cituen pittica bat, eta ogui airisac gaitzeru bat irinetaric. Haraguiac eçarriric sasqui batean eta guesala elce batean, ekarri cituen guciac haritzaren azpira, eta escaini ciozcan Jaunari.
20 Jaunaren aingueruac erran cioen: har çatzu haraguiac eta ogui airisac, eçar çatzu harri hunen gainean eta guesala gainera ixur çoçute. Jedeonec hori eguin çuenean,
21 Jaunaren aingueruac hedatu çuen escuan çaducan cigorraren mocoa, uquitu cituen haraguiac eta ogui airisac, eta harritic ilki cen su bat, haraguiac eta ogui airisac iretsi cituenac; eta Jaunaren ainguerua sunsitu cen haren beguietaric.
22 Jedeonec ikusiric Jaunaren ainguerua cela, erran çuen: Ai! ene Jainco Jauna, bekoz beko ikusi baitut Jaunaren ainguerua!
23 Eta Jaunac erran cioen: Baquea dela çurequin; ez ici, etzare hilen.
24 Jedeonec han alchatu cioen beraz aldare bat Jaunari eta deithu çuen Jaunaren Baque-leku, orai arteo icendatua den beçala. Eta oraino celaric Efran, ceina Ezriren familiarena baita,
25 Jaunac erran cioen gau hartan: Har çatzu çure aitaren cecena eta berce cecen bat çazpi urtheticoa, lurrerat arthicaçu Baalen aldarea, çure aitarena dena; eta ebac çaçu haren inguruan den oihana:
26 Eta çure Jainco Jaunari aldare bat alchatuco dioçu harri haren muthurrean, ceinaren gainean lehenago eçarri baituçu sacrificioa: hartuco duçu bigarren cecena, eta holocaustetan escainico duçu oihanetic ebaqui duqueçun egurraren gainean.
27 Jedeonec harturic beraz hamar guiçon bere sehietaric, eguin çuen Jaunac manatu cioen beçala. Bainan bere aitaren etchecoen eta hiri hartaco guiçonen beldurrez, etzuen egunaz eguin nahi içan, bainan gabaz eguin cituen oro.
28 Goicean jaiqui cirenean haren hirico guiçonac, ikusi çuten Baalen aldarea xehacatua, lucua ebaquia, eta bigarren cecena eçarria orduan eguina cen aldarearen gainean.
29 Eta elkarri erran çuten: Norc eguin du hori? Eta lanaren eguilearen bilha çabilçalaric, errana içan cen: Jedeonec, Joasen semeac eguin ditu horiec oro.
30 Eta erran cioten Joasi: Athera çaguc hunat hire semea, hil dadien, ceren hautsi duen Baalen aldarea eta ebaqui oihana.
31 Hunec ihardetsi cioeten: Ala çuec çarete Baalen asperçaile, harençat guducatzeco? Haren etsai dena hil bedi bihar goiça arguitu gabe. Baal Jainco bada, bere aldarea hautsi dioenaz bera asper bedi.
32 Egun hartaric harat Jedeon deithua içan cen Jerobaal, Joasec erran çuelacotz: Baal asper bedi bere aldarea hautsi dioenaz.
33 Bizquitartean Madian gucia, Amalec eta iguzqui-haiceco populuac batera bildu ciren, eta Jordanea iraganic, Jezraelgo haranean campatu ciren.
34 Bada, Jaunaren izpirituac hartu çuen Jedeon, ceinac turuta joz, bildu baitzuen Abiecerren etchea, jarraiqui çaquioençat.
35 Eta meçulariac igorri cituen Manase gucira, mina orobat jarraiqui baitzitzaioen; berce batzu igorri cituen Aserrera, Çabulonera eta Nefthalira, ceinac aitzinera ilki baitzitzaizcoen.
36 Orduan Jedeonec erran cioen Jaunari: Baldin aguindu beçala, ene escuaz athera gogo baduçu Israel,
37 Ardi-ile hau eçarrico dut larrainean: baldin ihinça ilearen gainean bada bakarric, eta agortasuna lur guciaren gainean, jaquinen dut ene escuz, erran duçun beçala, atheratuco duçula Israel.
38 Eta hala eguina içan cen. Eta gabaz jaiquiric, Jedeonec marruscatu çuen ilea, eta ophor bat bethe çuen ihincez.
39 Eta berriz erran cioen Jaincoari: Çure hasarrea ez bedi jauz ene contra, baldin oraino behin froga bat eguiten badut, ile hunen gainean galdatuz berce eçagutzari bat. Othoizten çaitut ile hau bakarric içan dadien idor, eta lur gucia ihinça darioela.
40 Eta Jaunac eguin çuen gau hartan harec galdatzen çuena: eta agortasuna içan cen bakarric ilean, eta ihinça lur gucian.