1 Bada Abimelec Siquemera goan cen, bere amaren anaietara, eta bere amaren aitaren ahaidego gucira, eta huneletan minçatu citzaioeten:
2 Erroçuete Siquemgo guiçon guciei: Cer çarotzue hobe, ala hirur hogoi eta hamar guiçon, oro Jerobaalen semeac, içan ditecen çuen nausi, ala guiçon bakar bat içan deçaçuen gaineco? eta hambatequin gogoan har çaçue çuen heçurra eta çuen haraguia naicela.
3 Eta haren amaren anaiec solas horiec oro erran içan ciozcaten Siquemgo guiçon guciei, eta hequien bihotza Abimelequen alderat bildu çuten, erranez: Gure anaia da.
4 Eman ciozcaten hirur hogoi eta hamar siclo cilharrezco Baalberithen templotic. Diru harequin Abimelequec bereganatu cituen guiçon erromes, ibildaun batzuec, eta jarraiqui ciren hari.
5 Eta ethorriric Efrara, bere aitaren etchera, hil cituen harri baten gainean bere anaiac, hirur hogoi eta hamar guiçon Jerobaalen semeac. Jerobaalen seme gazteena, Joatham guelditu cen eta gorde.
6 Bada Siquemeco guiçonac oro eta Meloco familia guciac bildu ciren, goan ciren eta Abimelec erregue eçarri çuten, Siquemen cen haritzaren ondoan.
7 Berri hori ekarri ciotenean Joathami, goan cen, eta xutic eman cen Gacirimgo mendi bizcarrean, eta boça alchatuz, erran çuen: Ençun neçaçue Siquemeco guiçonac, hala nola Jaincoac adi betzaitzate.
8 Çuhaitzac bildu ciren erregue baten hautatzeco, eta olibari erran cioten: Mana gaitzatzu.
9 Olibac ihardetsi çuen: Utz othe deçaquet ene olioaren goria, ceinetaz baliatzen baitira jaincoac eta guiçonac, ethorceco çuhaitzen artean gaineco jarcera?
10 Çuhaitzec erran cioeten picoari: Çato, eta gure gaineco erreguetasuna onhets çaçu.
11 Picoac ihardetsi cioten: Utz othe detzaquet ene goçotasuna eta ene fruitu guciz goçoac, ethorceco berce çuhaitzen artean gaineco jarcera?
12 Çuhaitzec erran cioten mahatsari: Çato eta mana gaitzatzu.
13 Mahatsac ihardetsi cioten: Utz othe deçaquet ene arnoa Jaincoa eta guiçonac bozten dituena, berce çuhaitzen artean gaineco jarcera ethorceco?
14 Eta çuhaitz guciec erran cioten elhorriari: Çato eta mana gaitzatzu.
15 Elhorriac ihardetsi cioten: Baldin cinez eçarcen banauçue erregue, çatozte eta ene itzalaren azpian phausa çaitezte: ordean nahi ez baduçue, sua ilki bedi elhorritic, eta erre betza Libango cedroac.
16 Ikusaçue beraz orai heian çucenqui eta bekaturic gabe çuen gainean Abimelec eçarri duçuen erregue; heian behar beçala eguin dioçuen Jerobaali eta haren etcheari, eta bihurcunde on eguin dioçueten hainaren onguieguinei ceina çuençat gudutan haritu baita,
17 Eta bere burua galceco çoritan eçarri baitu, çuec Madianen escuetaric atheratzea gatic,
18 Çuec, egun jaiqui çaretenac ene aitaren etchearen contra, eta haren semeac, hirur hogoi eta hamar guiçon harri baten gainean hil ditutzuenac, eta Abimelec, haren nescatoaren semea Siquemtarren gainean erregue eçarri duçuenac, çuen anaia delacoan;
19 Baldin beraz çucembidean eta makurric gabe eguin baduçue Jerobaalequin eta haren etchearequin, boz çaizte egun Abimelequequin, eta hura boz bedi çuequin.
20 Bainan baldin tzarqueria eguin baduçue, sua ilki bedi Abimelequen ganic, eta erre betza Siquemtarrac eta Meloco hiria: Siquemtarretaric eta Meloco hiritic ilki bedi sua eta Abimelec erre beça.
21 Horiec erran cituenean, ihes eguin çuen, goan cen Berara, eta han egotu cen bere anaia Abimelequen beldurraren ariaz.
22 Horreletan Abimelec Israelen gainean erreguinatu cen hirur urthez.
23 Jaunac izpirituric gaixtoena igorri çuen Abimelequen eta Siquemtarren artera, ceinac abiatu baitziren haren hastiatzen,
24 Eta beren anaia Abimelequen eta hura lagundu çuten berce Siquemtar aitzindarien gain eçarcen Jerobaalen hirur hogoi eta hamar semeen heriotzeco gaixtaqueria eta hequien odolaren ixurcea.
25 Eta haren contra celatac hedatu cituzten mendien gainean: eta haren ethorriaren beguira çaudelaric, ohoinçan hari ciren, bideanteei cituztenac kenduz. Berri hori ekarria içan cen Abimelequi.
26 Bada, Gaal, Obeden semea, bere anaiequin ethorri cen, eta iragan cen Siquemen. Hura ethorcearequin, Siquemtarrac beroturic,
27 Ilki ciren bazterretara, larrutzen cituztela mahastiac, eta mahatsac çangoen azpian lehercen; eta cantuz eta ançan molçoca jarriric, sarthu ciren beren jaincoaren temploan, eta bozcariozco jan-edanen erdian madaricatzen çuten Abimelec,
28 Obeden seme Gaalec oihu eguiten çuela: Cer da Abimelec? eta cer da Siquem, gu Abimelequen azpico içatecotzat? ez othe da Jerobaalen semea, eta ez othe du harec eçarri buruçagui Cebul, bere muthila, Siquemen aitaren Emorren etchearen gainean? Certaco beraz egonen gare haren azpico?
29 Oxala norbaitec eçar baleça populu hau ene manuco, hunen erditic xahutzecotzat Abimelec! Eta Abimelequi errana içan citzaioen: Bil çaçu armada handi bat, eta çato.
30 Ecen Cebulec, hirico buruçaguiac ençun cituen Gaal, Obeden semearen solasac, eta borthizqui hasarretu cen,
31 Eta berri-eramaileac Abimelequi igorri ciozcan ixilic, cioelaric: Huna Gaal, Obeden semea bere anaiequin ethorri dela Siquemera, eta hiria çure contra escuratzen du.
32 Hori gatic jaiqui çaite gabaz çurequin den populuarequin, eta gorde çaite landetan;
33 Eta goiz lehenean, iguzquia atheratzean, jauz çaquizquio hiriari. Eta Gaal atheratuco denean bere populuarequin çure contra, eguioçu eguin-ahala.
34 Abimelec gabaz jaiqui cen beraz bere armada guciarequin, eta lau toquitan celatac hedatu cituen Siquemeco ondoan.
35 Gaal, Obeden semea, atheratu cen, eta jarri cen hirico atheco sarcean. Bada, Abimelec jaiqui cen, eta haren armada gucia harequin, celatetaco lekutic.
36 Gaalec ikusi çuenean jendetze hura, Cebuli erran cioen: Hara mendietaric oste bat non jausten den. Cebulec ihardetsi cioen: Mendietaco itzalac ikusten ditutzu guiçon buruac iduri, eta horrec enganatzen çaitu.
37 Gaalec erran cioen berriz: Hara jendetze bat jausten hari lurreco erditic, eta andana bat heldu da haritzari beguiratzen dioen bidetic.
38 Cebulec ihardetsi cioen: Non dituc orai espantu hequiec, erraten huenean: Nor da Abimelec guc hura cerbitzatzeco? Ez othe duc hori hic arbuiatzen huen populua? Athera hadi, eta gudu emoc.
39 Gaal goan cen beraz, Siquemeco populua beguira çagoelaric, eta gudu eman cioen Abimelequi,
40 Ceinac ihes igorriric, jarraiqui baitzitzaioen eta hirira bulkatu baitzuen; eta haren guiçonetaric ascoc lurra jo çuten hirico atheraino.
41 Guero Abimelec baratu cen Erruman: bainan Cebulec hiritic iraici cituen Gaal eta bere lagunac, eta etzuen jasan han egon citecen guehiago.
42 Biharamunean beraz populua atheratu cen campora. Abimelequec jaquin çuenean berri hori,
43 Hartu çuen bere armada, bereci çuen hirur andanetan, eta celatac hedatu cituen landetan. Eta ikusiric populua hiritic atheratzen cela, xutitu cen, eta jauci citzaioeten gainera,
44 Bere andanarequin jotzen cituelaric eta hiria sethiatzen; eta berce bi andanac bazterretara barraiatuac, etsaiei jarraiquitzen ciren.
45 Bada, Abimelequec egun hura gucia sethioan iduqui çuen hiria; hartu çuen, eta hango jendeac hilic, xahutu çuen erroraino, hain ongui non gatza erain baitzuen haren gainera.
46 Siquemtarren dorrean egoten cirenec aditu çutenean hori, sarthu ciren beren jainco Berithen temploan, non harequin batasun eguin içan baitzuten, eta hartaric çuen bere icena lekuac, ceina gogorqui hazcartua baitzen.
47 Abimelequec ere adituric Siquemtarren dorreco guiçonac batera bilduac cirela,
48 Selmongo mendira igan cen bere populu guciarequin: eta haizcora bat harturic, adar bat moztu çuen, eta eramaten çuelaric bizcarrean harturic, lagunei erran cioeten: Eguiten ikusten nauçuena, laster eguiçue çuec ere.
49 Çuhaitzetaric beraz cein-lehenca adarrac ebaquiz, jarraiqui ciren beren buruçaguiari. Inguraturic gaztelua, su eman cioten: eta halaco moldez eguin cen, non keac eta suac hil baitzituzten mila guiçon, guiçon eta emaztequi Siquemgo dorrean çaudecenac.
50 Bada, Abimelec handic goanic, ethorri cen Thebesco hirira, ceina inguratu eta sethiatu baitzuen bere armadarequin.
51 Eta bacen hiriaren erdian dorre gora bat, ceinetara elkarrequin ihes eguin baitzuten guiçonec eta emaztequiec eta hirico buruçagui guciec, athea hazcarqui hersiric, eta dorrearen gainean cirrituetaric çaudecen.
52 Eta Abimelec dorrearen ondora ethorriric, hazcarqui guducatzen cen; eta atheari hurbilduz, sua eman nahiz hari cen.
53 Eta huna non emaztequi batec ihara-harri pusca bat arthiquiric, jo çuen Abimelec buruan, eta burfuinac lehertu ciozcan.
54 Abimelequec berehala deithu çuen bere ezcutaria, eta erran cioen: Athera çac hire ezpata eta jo neçac, ez dadien errana içan emaztequi batec hil nauela. Hunec manatua eguin çuen, eta hil çuen erregue.
55 Hura hil ondoan, Israeldic harequin ciren guciac itzuli ciren beren toquietara.
56 Jaunac bihurtu cioen Abimelequi bere aitari eguin içan cioen gaizquia, hil cituenean bere hirur hogoi eta hamar anaiac.
57 Siquemtarrei halaber pagatua içan citzaioeten eguin çuten lana, eta heldu citzaioeten Joatham, Jerobaalen semearen madaricionea.