Juieac 21 BHNT

1 Israelgo semeec Masphan cin ere eguin çuten eta erran: Gutaric nihorc ez du Benjaminen semeei bere alabetaric emanen emaztetzat.

2 Eta guciac ethorri ciren Jaincoaren etchera Silora, eta haren aitzinean jarriric arrats arteo, alchatu çuten boça, eta hasi ciren nigarrez eta marrascaz, cioetelaric:

3 Israelgo Jainco Jauna, certaco guerthatu da çorigaitz handi hau çure populuan, non egun leinuetaric bat eceztatzen baita gutaric?

4 Eta biharamunean, argui-urratzean jaiquiric, aldare bat eguin çuten; escaini cituzten han holocaustac eta baquezco bitimac, eta erran çuten:

5 Nor da Israelgo leinu gucietaric Jaunaren armadara igan ez dena? Ecen Masphan cirelaric, cin handi batez hersi cituzten beren buruac, hilen cituztela huts eguinen çutenac.

6 Eta urriquiac joric Benjamin beren anaiaren gainean, Israelgo semeac abiatu ciren erraten: Leinu bat Israeldic ebaquia da.

7 Nondic hartuco dituzte emazteac? cin eguin dugu ecen guciec batean, ez diotzotegula gure alabac emanen.

8 Hargatic erran çuten: Nor da Israelgo leinu gucietaric Jauna gana igan ez dena Masphara? Eta hara non kausitu cen Jabes Galaadecoac armada hartan etzirela içatu.

9 (Israelgo semeac Silon ciren orduan, Jabesetic etzen hequiequin nihor kausitu.)

10 Hargatic igorri cituzten hamar mila guiçon hazcarrenetaric, eta manu eman cioeten: Çoazte eta Jabes Galaaden daudecenac ezpataren ahotic iragan çatzue, beren emazte eta haur ttipiequin.

11 Eta huni behar çarete ohartu: Guiçonqui guciac eta guiçona eçagutu duten emaztequiac hil çatzue, bainan birjinac beguira.

12 Jabes Galaaden kausitu ciren lau ehun birjina guiçonaren ohea eçagutzen etzutenac, eta erakarri cituzten campetara, Silora, Canaango lurrera.

13 Eta Benjaminen seme, Erremongo harrian cirenei, manaturic onhets cetzaten baquera, berriquetariac igorri ciozcaten.

14 Orduan Benjaminen semeac ethorri ciren, eta emazteac eman citzaizcoeten Jabes Galaadeco alabetaric; bainan molde berean emateco etzen berceric kausitu.

15 Israel gucia damu minetan eta urriquitan sarthu cen Israelgo leinu baten hilceaz.

16 Eta çaharrec erran çuten: Cer eguinen diotegu emazteric içan ez duten gaineracoei? Benjamingo emaztequi guciac hilac dira.

17 Grina handi batequin eta gogoa behartuz, Israeldic leinu bat gal ez dadien bideac harceco ditugu.

18 Ecic gure alabac ecin eman detzozquegute, hersiac garelacotz cinaz eta arthiqui dugun burhoaz, guinioenean: Madaricatua bere alabetaric Benjamini emaztetzat emanen dioena.

19 Asmu bat eguin çuten beren artean eta erran çuten: Huna Jaunaren besta-burua urthe oroz celebratzen dena Silon, ceina jarria baita Betheldic ipharrerat, eta Betheldic Siquemera dohan bidetic iguzqui-haicerat, eta Lebonaco hiritic hegoarat.

20 Manatu cioten beraz Benjaminen semeei, eta erran: Çoazte eta mahastietan gorde çaitezte.

21 Eta ikusico ditutzuenean Siloco nescatchac, ohitzaren arabera, dancetara abiatzen, bet-betan athera çaitezte mahastietaric, bakotchac hequietaric har çaçue emaztetzat bana, eta çoazte Benjamingo lurrera.

22 Eta hequien aitac ethorrico direnean, eta çuen contra hasico direnean arranguratzen eta jaçarcen, erranen diotegu: Urrical çaquizquiote; ecic ez dira hequiei lothu guerlaco eta garhaiciaco çucenez, bainan othoizca galdatu darozquitzueten ondoan, eta ez diozcatzuete eman, eta çuen ganic ethorri da bekatua.

23 Nola manatu, hala eguin çuten Benjaminen semeec. Beren nombrearen arabera, emazte bana berençat hartu çuten dançan heldu ciren nescatchetaric, eta goan ciren beren toquietara: han eguin cituzten hiriac eta hequietan egotu ciren.

24 Israelgo semeac ere leinuca eta familiaca bihurtu ciren beren olhetara. Orduco egunetan erregueric etzen Israelen, bainan bakotchac, cer-ere ongui iduritzen baitzitzaioen, eta hura eguiten çuen.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21