Juieac 7 BHNT

1 Beraz Jerobaal, hura baitzen Jedeon, gabaz jaiquiric, eta populu gucia harequin, ethorri cen Harad deitzen den ithurrira. Bada, Madianen campac ciren haran batean, bizcar handi baten ipharreco alderdian.

2 Jaunac erran cioen Jedeoni: Jendetze handia duçu çurequin, ez dut Madian horren escuetarat emanen beldurrez Israel handica has dadien ene contra, eta erran deçan: Ene indarrac atheratu nau hesturetaric.

3 Minça çaite populuari, eta goraqui erroçute guciec aditzen çaituztela: Beldurti eta uzcur diren guciac bihur beitez guibelerat. Eta Galaadeco menditic guibelerat eguin çuten eta itzuli ciren hogoi eta bi mila guiçon populutic, eta hamar mila guelditu ciren bakarric.

4 Jaunac erran cioen berriz Jedeoni: Sobera jende da oraino. Eraman çatzu urera, eta frogatuco ditut han; eta ceinetaz erranen baitarotzut dihoala çurequin, haina bihoa: cein-ere debecatuco baitut goatetic, hura itzul bedi.

5 Eta populua urera jautsi cenean, Jaunac erran cioen Jedeoni: Ceinec-ere ura mihiaz bilduco baitute çakurrec eguiten ohi duten beçala, hequiec eçarrico dituçu bereciric: ordean belhaunico edanen dutenac içanen dira berce alderdian.

6 Beraz ahurraz ahora ekarriz ura edan çutenac içan ciren hirur ehun guiçon; bainan gaineraco oste guciac belhaunicaturic edan çuen.

7 Eta Jaunac erran cioen Jedeoni: Ura milicatu duten hirur ehun guiçon horietaz libratuco çaituztet, eta escuetara arthiquico darotzut Madian: itzularaz çaçu beraz bere toquietara gaineraco oste gucia.

8 Hargatic Jedeonec jatecoac eta turutac harturic berequilacoençat, berce guciei manatu cioten bihur citecin beren olhetara: eta bera hirur ehun guiçonequin guducatzera goan cen. Bada Madianen campac beherean ciren haranean.

9 Gau berean Jaunac erran cioen: Jaiqui çaite, eta campetara jauts çaite, ceren Madiantarrac eman ditut çure escuetara.

10 Bainan bakarric goateco lotsa baçare, çurequin jauts besi Phara, çure muthila.

11 Eta ençun duqueçunean cer dioten Madiantarrec, orduan hazcartuco dira çure besoac, eta bihotzez seguragoric jautsico çare etsaien campetara. Bera eta Phara bere muthila jautsi ciren beraz campetaco alderdira ceinetan baitziren armadaco çainac.

12 Bada, Madian, Amalec eta iguzqui-haiceco populu guciac nahasteca etzanac çauden haranean, xartala-oste bat iduri; nihonereco cameluqueta ere han cen, legarra itsas-bazterrean beçala.

13 Eta Jedeon hurbildu cenean, norbaitec bere lagunari kondatzen cioen amets bat, eta huneletan erraten çuen cer ikusi çuen: Ametsetaric ikusi dut, eta iduritzen çarotan hautspean erre garagarrezco oguia beçalaco bat phirripitaca jausten Madianen campetara; eta olha batera heldu cenean, jo çuen, eta uzcaili, eta lurrean çabal-çabala eçarri.

14 Ceinari ere minço baitzen, hainac ihardetsi cioen: Hori ez da berceric, baicic-ere Jedeonen marrauça, Joas israeldarraren semearena; ecen Jaunac haren escuetara arthiqui ditu Madian eta bere campa guciac.

15 Jedeonec ençun cituenean ametsa eta haren arguipena, adoratu çuen Jauna: itzuli cen Israelgo campetara eta erran çuen: Jaiqui çaizte, ecen Jaunac gure escuetara eman ditu Madianen campac.

16 Hirur ehun guiçonac eçarri cituen hirur andanetan; escuetara eman ciozcaten turutac, gorgoila hutsac, eta gorgoilen barnean arguiac;

17 Eta erran cioten: Nic eguiten dudala ikusten duçuena, eguiçue çuec ere: sarthuco naiz campen alderdi batean, eta han eguiçue nic beçala.

18 Turutac ene escuan joco duenean, çuec ere campen inguruan durrunda çaçue, eta oihu eguiçue: Jaunari eta Jedeoni!

19 Jedeon eta hirur ehun guiçonac harequin sarthu ciren campen alderdi batean, gauherdico beilac hastean; eta çainac ohartu ondoan, hasi ciren turuten durrundatzen eta gorgoilez elkarri coscaca.

20 Eta campen inguruan hirur lekutan durrundatu çutenean eta unciac hautsi cituztenean, arguiac atchiqui cituzten escu ezquerraz, escuinaz jotzen cituztelaric turutac, eta oihu eguin çuten: Jaunaren eta Jedeonen marrauça

21 Bakotcha bere lekuan çagoelaric etsaien campen inguruan. Hargatic campa guciac asaldutan sarthu ciren, eta oro orroaca eta marrumaca ihesari eman ciren.

22 Eta halere hirur ehun guiçonac aitzina hari ciren turuten durrundatzen. Eta Jaunac ezpata igorri çuen campa gucietara, eta etsaiec batac bercea sarrasquitzen çuten,

23 Ihes eguiten çutelaric Bethsetaraino eta Abelmehularen heguiraino Tebathen. Bainan Israelgo guiçonac Nefthalitic, Aserdic eta Manase gucitic, Madiani izcolaca cihoazquiten ondotic.

24 Eta Jedeonec berri-eramaileac igorri cituen Efraimgo mendi gucira, cioelaric: Jauts çaizte Madianen bidera, eta har çatzue urac eta Jordaneco hibaia Bethberaraino. Oihu batec jo çuen Efraim gucia, eta. hartu cituzten urac eta Jordanea Bethberaraino.

25 Eta atzemanic Madiango bi aitzindari Oreb eta Ceb, Oreb hil çuten Orebharrin, eta Ceb Ceben dolharean. Eta Madiani jarraiqui ciren Oreben eta Ceben buruac ekarcen ciozcatelaric Jedeoni Jordanez haindira.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21