1 Handic dembora aphur baten buruan, oguien bilceco egunac hurbilduac cirelaric, Sanson goan cen bere emaztearen ikustera, eta eraman çuen bere ahuncetaric pittica bat. Eta nola ohi beçala sarthu nahi baitzuen haren guelan, haren aitac debecatu çuen, cioelaric:
2 Uste içan dut bigüindu cinduela, eta hargatic çure adisquide bati eman diot; bainan badu ahizpa bat bera baino gazteagoa eta ederragoa; içan bedi haren ordainez çure emazte.
3 Sansonec ihardetsi cioen: Egun huntaric ez da ene baithan içanen Filistindarren alderateco hutsa; ecen emanen diotet jasaitera.
4 Goan cen; atzeman cituen hirur ehun haceri, buztanez buztan lothu cituen, eta erdian estecatu arguiac;
5 Eta arguiac suarequin bizturic, haceriac haiçatu cituen, alde orotara laster eguin ceçaten. Hauquiec berehala goan ciren Filistindarren oguietara. Hequiei su emanic, erreac içan ciren bilduac eta oraino xutic ciren fruituac hambatetaraino non mahastiac eta olibadiac ere garraz ahituac içan baitziren.
6 Eta Filistindarrec erran çuten: Norc eguin du lan hori? Eta erran cioten: Hori Sansonec eguin du Thamnatharraren suhiac, ceren kendu dioen bere emaztea eta berce bati eman. Eta Filistindarrac igan ciren eta erre cituzten hala emaztequia nola haren aita.
7 Sansonec erran cioten: Hori eguin duçuen arren, oraino, bada, aspercunde atheraco dut çuetaz, eta orduan phausatuco naiz.
8 Eta içurri handi batez jo cituen, halaz non ixter bat bercearen gainera emanez baldituac guelditu baitziren. Eta jautsiric Sanson egotu cen Etamgo harrico cilhoan.
9 Filistindarrac beraz Judaco lurrera iganic, campatu ciren, guerorat Lequi deithua içan cen toquian, horrec erran nahi baitu Matraila-leku, non ere hequien armada içan baitzen ihes igorria.
10 Eta Judaco leinucoec erran cioten: Certaco igaiten çarete gure contra? Ihardetsi çuten: Sansonen estecatzera ethorri gare, eta hari eguin dagocunaren bihurcera.
11 Jautsi ciren beraz hirur mila guiçon Judaco leinutic Etamgo harrico cilhora, eta Sansoni erran cioten: Ez daquiçu Filistindarrec manatzen darocutela? Certaco eguin nahi içan dioçute hori? Ihardetsi cioten: Nola eguin baitarotet niri, hala eguin içan diotet bereri.
12 Hequiec erran cioten: Ethorri gare çure estecatzera eta Filistindarren escuetara ematera. Sansonec ihardetsi cioten: Hitz eman eta cin eguin diçadaçuet ez nauçuela hilen:
13 Ihardetsi çuten: Etzaitugu hilen, bainan bai estecaturic emanen. Eta estecatu çuten bi soka berriz eta atheratu Etamgo harritic.
14 Matraila-lekura heldu içan cirenean, eta Filistindarrac marrumaca ethorri cirenean, Jaunaren izpiritua jauci cen haren baithan; eta nola suaren indarrera ahitzen ohi baita lihoa, hala urratuac eta hautsiac içan ciren hura estecatzen çuten lokarriac.
15 Eta lothuric lurrean harrapatu çuen matraila-heçur bati, erran nahi asto-matraila bati, hartaz hil cituen mila guiçon.
16 Eta erran çuen: Asto-matraila batez, astocume baten matrailaz xahutu ditut, eta mila guiçon hil.
17 Eta hitz horiec cantatu ondoan, escutic arthiqui çuen matraila, eta leku hura deithu çuen Erramathlequi, horrec erran nahi baitu Matraila-munho.
18 Eta egarri handi baitzagoen, Jaunari oihu eguin cioen eta erran: Çuc eçarri duçu çure muthilaren escuan salbatze harrigarri hau eta garhaicia; eta huna non egarriz hilcen hari naicen, eta erorico naiz ingurebaquigabeen escuetara.
19 Hargatic Jaunac idequi çuen astomatrailan haguin bat, eta hartaric atheratu ciren urac. Hequietaric edanic, bihotza biztu citzaioen eta hartu cituen indarrac. Hargatic leku hura orai arteo deithua da Matrailatic galdatzen duenaren ithurria.
20 Eta Sansonec juiatu çuen Israel hogoi urthez, Filistindarren egunetan.