1 Ordu hequietan, erregueric etzen Israelen, eta Danen leinua lurqueta çabilan, han egotecotzat; ecen egun huradino ecin escuratu çuen berce leinuen artean bere çortheco eremua.
2 Danen semeec beraz igorri cituzten Saraatic eta Esthaoletic borz guiçon biphilenetaric lurraren ikuscatzera eta artharequin beguiztatzera, eta erran cioeten: Çoazte eta beguiz har çaçue lurra. Hauquiec, bidean cihoacelaric, heldu cirenean Efraimgo mendira, sarthu ciren eta phausatu Micasen etchean.
3 Eçaguturic lebitar gaztearen minçoa, eta haren ostatu beraz baliatzen cirelaric, erran cioten: Norc erakarri çaitu hunara? cer hari çare hemen? cer ariaz nahi içan duçu hunat ethorri?
4 Harec ihardetsi çuen: Hau eta hau eguin darot Micasec, eta saritan hartu nau, balia naquioen apheztzat.
5 Othoiztu çuten beraz Jauna consulta ceçan jaquiteco heian bidaia ona eguinen çuten eta heian gauçac içanen çuen ondorio.
6 Ihardetsi cioeten: Çoazte baquean, Jaunac beguiaz daduca çuen urhatsa eta çuec daramaçuen bidea.
7 Bideari lothuric, borz guiçonec jo çuten beraz Laisera, eta ikusi çuten han çagoen populua, beldurcunderic batere gabe cela, Sidondarren azturaren arabera, descansuan eta phausuan, nihorc ez baitzioen bihurriric eguiten, eta onthasun handiac bacituela, urrun cela Sidonetic eta berce guiçon gucietaric aldaratua.
8 Eta beren anaien gana Saraara eta Esthaolera itzuli cirenean, cer eguin çuten galdatu ciotenei ihardetsi çuten:
9 Jaiqui çaizte, igan gaiten hequien gana; ecen ikusi dugu lur bat hainitz aberatsa eta goria; berautzue naguiqueria eta luçamenduetaric. Goacen eta hartaz nausi gaitecen, ez da gaitz içanen.
10 Beren eremu çabalean descansu direlaric sarthuco gatzaizcote, eta Jaunac emanen darocu leku hura, ceinetan ez baita lurrean sorcen diren gaucetaric deuseren escasic.
11 Sei ehun guiçon bideari eman ciren beraz guerlaco harmac soinean Danen leinutic, erran nahi da Saraatic eta Esthaoletic.
12 Igan ciren Cariathiarimera, Judan, eta han baratu. Ordutic leku harec hartu çuen Danen campen icena, eta da Cariathiarimen guibelean.
13 Handic Efraimgo mendira iragan ciren. Micasen etchera heldu içan cirenean,
14 Laisgo lurraren beguiztatzera aitzinean igorriac içan ciren borz guiçonec erran cioeten beren berce anaiei: Badaquiçue etche hortan badirela ephodo bat, theraphimac eta itchura cicelatu eta urthu bat: ikusaçue cer nahi duçuen eguin.
15 Eta aphur bat aldaraturic, sarthu ciren Micasen baithan çagoen lebitar gaztearen etchean; eta agur eguin cioten baquezco solasequin.
16 Bizquitartean sei ehun guiçonac, ciren beçala harmatuac, athe aitzinean çauden xutic.
17 Eta guiçon-gaztearen etchean sarthu cirenac, ephodoaren, theraphimen eta itchura urthuaren harcera hari ciren, eta apheça athe aitzinean xutic çagoen, sei ehun guiçon hazcarrac handic ez urrun beguira çaudelaric.
18 Sarthu cirenec hartu cituzten beraz ephodoa, idolac eta itchura cicelatua eta urthua. Apheçac erran cioten: Cer hari çarete?
19 Ihardets cioten: Çaude ixilic eta erhia eçar çaçu ahoaren aitzinean; çato gurequin, aitatzat eta apheztzat içan beçaitzagun. Cer da çuretzat hobe, ala içan çaitecen guiçon bakar baten etchean aphez, ala leinu batean eta Israelgo familian?
20 Hori aditu çuenean, onhetsi cituen hequien solasac, hartu cituen ephodoa, idolac eta itchura cicelatua, eta goan cen Dantarrequin.
21 Bidean cihoacelaric, beren aitzinean igorriric haurrac, abereac eta phusca balios guciac,
22 Eta jadanic Micasen etchetic urrun cirelaric, Micasen etchean egoten cirenac argudioan jarraiqui citzaizcoeten.
23 Eta guibeletic oihuz hasi ciren. Hauquiec ikusi cituztenean, erran cioten Micasi: Cer nahi duçu? certaco çaude oihuz?
24 Ihardetsi çuen: Ene jaincoac, enetzat eguin ditudanac, apheça eta ditudan guciac eraman ditutzue, eta dioçue: Cer duçu?
25 Danen semeec erran cioten: Berautzu guri guehiago minça, beldurrez guiçonac, gogoa minkaizturic, bihur daquizquitzun, eta ceror gal çaitecen çure etche guciarequin.
26 Hola berriz bideari lothuric, goan ciren. Micasec, bada, ikustenez hazcarrago cirela, itzuli cen bere etchera.
27 Sei ehun guiçonec eraman cituzten beraz apheça eta aitzinean erran içan ditugunac; ethorri ciren Laisera, populu descansuz eta phausuan çagoen baten gana, eta ezpataren ahotic iragan cituzten, eta hiriari su eman cioten,
28 Nihorc-ere lagunçaric hangoei ekarri gabe, Sidonetic urrun egoten cirelacotz, eta nihorequin etzutelacotz ez lagunkidetasunic, ez har-emanic. Eta hiri hura cen Errohobeco aurkinçan jarria: Danen semeec berritu çuten eta han eguin çuten beren egoitza.
29 Aitzinean Lais deitzen cena, deithu çuten Dan beren aita, Isaaquen semearen icenetic.
30 Eta han eçarri çuten jaincorde cicelatua eta Jonathan, Moisen seme Jersamen semea, eta haren semeac apheztzat, beren gathibutasuneco eguneraino.
31 Eta Micasen jaincordea hequien baithan egotu cen Jaincoaren arka Silon egotu cen dembora gucian. Etzen ordu hequietan erregueric Israelen.