7 Adonibecequec erran çuen: Hirur hogoi eta hamar erreguec, escu eta çango-muthurrac moztuac içanic, ene mahainaren azpian bilcen cituzten jateco hondarrac: nola eguin içan baitut, hala niri ere bihurtu darot Jaincoac. Eta eraman çuten Jerusalemera, eta han hil içan cen.
8 Bada, Judaren semeec, Jerusaleme sethiaturic, hartu çuten eta ezpataren ahoaz jo, hiri gucia sutan eçarcen çutelaric.
9 Eta guero jautsiric, gudu eman cioten mendietan eta hegoaco aldean eta celhaietan çagoen Cananearrari.
10 Eta Juda goanic Hebronen (ceinaren icena behiala baitzen Cariatharbe) çagoen Cananearraren contra, jo cituen Sesai, Ahiman eta Tholmai.
11 Eta handic abiaturic, goan cen Dabirrera, ceinaren icen çaharra baitzen Cariath Sepher, erran nahi baita Iscribauen hiria.
12 Eta Calebec erran çuen: Norc ere Cariath Sepher joco eta xahutuco baitu, hainari emaztetzat emanen diot ene alaba Acsa.
13 Eta Othonielec, Cenez, Caleben ondoco anaiaren semeac hiria hartu çuenean, Calebec eman cioen Acsa bere alaba emaztetzat.