1 Ordu hequietan bici cen guiçon bat guciz hazcar eta guerlaria, Jephte Galaadtarra, nescatcha lilitcho baten semea, Galaaden ganic sorthua.
2 Bada, Galaadec içatu çuen bere emaztea, ceina ganic haurrac içatu baitzituen. Hauquiec, handitu ondoan, Jephte camporat eman çuten, ciotelaric: Ez haiteque içan gure aitaren ondore, berce ama batenganicacoa haicelacotz.
3 Jephte hequiei ihesca eta bazter eguinez egotu cen Tobeco lurrean. Haren gana bildu ciren guiçon erromes eta ohorgoan hari ciren batzuec, eta buruçagui bati beçala jarraiquitzen citzaizcoen hari.
4 Egun hequietan çuten guerla Amonen semeec Israelen contra.