11 Jephte goan cen beraz Galaadeco aitzindariequin, eta populu guciac eguin çuen bere buruçagui. Jephtec Masphan erran cituen Jaunaren aitzinean bere errateco guciac.
12 Eta bidalquinac igorri cituen Amonen semeen erregueri, erran ceçotençat: Cer da çure eta ene artean, ethorri baitzare ene contra, ene lur guciaren xahutzera?
13 Erreguec ihardetsi çaroeten: Ethorri naiz ceren Israelec hartu darotan ene lurra, Eguiptotic igan denean, Arnongo muguetaric Jaboqueraino eta Jordaneraino: orai beraz baquezqui hura bihur biaçaçut.
14 Jephtec guiçon berez gaztiatu çuen berriz, eta manatu çaroeten erran ceçoten Amongo erregueri:
15 Hau dio Jephtec: Israelec ez du hartu ez Moaben lurric, ez-etare Amonen semeenic:
16 Bainan Eguiptotic igan denean, mortuz ibili da itsaso Gorriraino, eta ethorri da Cadesera;
17 Eta bidalquinac igorri içan diozca Edomi, cioelaric: Utz neçaçu çure lurretic iragaitera. Ez ditu onhetsi nahi içan gure othoitzac. Halaber Moabeco erregueri igorri dio, eta hunec ere erdeinuca ez du eman nahi içan iragan-bidea. Guelditu da beraz Cadesen;