19 Hargatic Israelec bidalquinac igorri diozca Sehoni, Amorhearren erregueri, Hefebonen çagoenari, eta erran çaroen: Çure lurretic iragaitera utz gaitzaçu hibairaino.
20 Harec ere Israelen solasac erdeinatuz, ez du iragaiterat utzi bere eremuetaric: bainan nihonereco guiçoncea bilduric, haren contra atheratu da Jasara, eta hazcarqui bihurcen çaroen;
21 Bainan Jaunac arthiqui du bere armada guciarequin Israelen escuetara, ceinac jo baitu, eta jabetu da leku hartan çagoen Amorhearraren lurraz,
22 Eta haren eremu guciez Arnondic Jaboqueraino, eta mortutic Jordaneraino.
23 Horreletan Israelgo Jainco Jaunac xahutu du Amorhearra, haren contra haren Israelgo populuac gudu emanez, eta orai çu nahi çare haren lurrean nausitu?
24 Etzaizquitzu çucembidean çor Camos, çure jaincoac goçatzen dituen lurrac? Orobat gure Jainco Jaun garaitiarrac ardietsi dituenac, gure goçamenera erorcen dira.
25 Hobea othe çare Moabeco erregue, Balac Sephorren semea baino? ala erakuts deçaçuque Israelen contra arranguratu eta guducatu dela,