29 Eta Jaunaren izpiritua jarri cen Jephteren gainean, ceinac inguratzen cituelaric Galaad, Manase, eta Galaadeco Maspha ere, eta handic iragaiten Amonen semeetara,
30 Jaunari botu eguin çuen, cioelaric: Baldin Amonen semeac ematen badituçu ene escuetara,
31 Edocein ilki dadien ene etcheco athetic, eta ene bidera ethor dadien Amonen semeetaric baquearequin bihurtuco naicenean, haina holocaustetan escainico diot Jaunari.
32 Guero Jephte iragan cen Amonen semeetara, hequien guducatzeco; eta Jaunac eçarri cituen haren escuan.
33 Eta sarrasqui gaitzaz jo cituen hogoi hiri Aroerdic Menithera hel arteo, eta Abeleraino, ceina baita mahastien erdian; eta Amonen semeac Isrealgo semeez aphalduac içan ciren.
34 Bainan Masphatic bere etchera itzulcen celaric Jephte, atabala joz eta dançan bidera ethorri citzaioen bere alaba bakarra, ecen berce haurric etzuen.
35 Hura ikusi çuenean, Jephtec phorrocatu cituen bere soinecoac: Ai enea! enganatu nauçu, ene alaba, eta enganatu duçu çure burua: ecen Jaunari idequi diot ene ahoa, eta berceric ecin eguinen duquet.