32 Guero Jephte iragan cen Amonen semeetara, hequien guducatzeco; eta Jaunac eçarri cituen haren escuan.
33 Eta sarrasqui gaitzaz jo cituen hogoi hiri Aroerdic Menithera hel arteo, eta Abeleraino, ceina baita mahastien erdian; eta Amonen semeac Isrealgo semeez aphalduac içan ciren.
34 Bainan Masphatic bere etchera itzulcen celaric Jephte, atabala joz eta dançan bidera ethorri citzaioen bere alaba bakarra, ecen berce haurric etzuen.
35 Hura ikusi çuenean, Jephtec phorrocatu cituen bere soinecoac: Ai enea! enganatu nauçu, ene alaba, eta enganatu duçu çure burua: ecen Jaunari idequi diot ene ahoa, eta berceric ecin eguinen duquet.
36 Alabac ihardetsi cioen: Ene aita, Jaunari idequi badioçu ahoa, edocein gauça aguindu dioçun, eguiçu ene gainean, emanac içan çarozquitzunaz gueroztic çure etsaien gainean aspercunde eta garhaicia.
37 Eta oraino erran cioen aitari: Othoizten çaitudan gauça bakar bat onhets darotaçu: utz neçaçu mendietara bi hilabethez goatera, ene doncellatasuna deithora deçadan ene lagunequin.
38 Jephtec ihardetsi cioen: Çoaci. Eta utzi çuen bi hilabethez. Eta goaten cenean bere lagun eta adisquideequin, bere doncellatasuna deithoratzen çuen mendietan.