35 Hura ikusi çuenean, Jephtec phorrocatu cituen bere soinecoac: Ai enea! enganatu nauçu, ene alaba, eta enganatu duçu çure burua: ecen Jaunari idequi diot ene ahoa, eta berceric ecin eguinen duquet.
36 Alabac ihardetsi cioen: Ene aita, Jaunari idequi badioçu ahoa, edocein gauça aguindu dioçun, eguiçu ene gainean, emanac içan çarozquitzunaz gueroztic çure etsaien gainean aspercunde eta garhaicia.
37 Eta oraino erran cioen aitari: Othoizten çaitudan gauça bakar bat onhets darotaçu: utz neçaçu mendietara bi hilabethez goatera, ene doncellatasuna deithora deçadan ene lagunequin.
38 Jephtec ihardetsi cioen: Çoaci. Eta utzi çuen bi hilabethez. Eta goaten cenean bere lagun eta adisquideequin, bere doncellatasuna deithoratzen çuen mendietan.
39 Bi hilabetheac iragan-eta, bihurtu cen bere aitaren gana, eta Jephtec nola botua eguin, hala bethe çuen bere alaba guiçona eçagutu etzuenaren gainean. Handic hedatu cen aztura Israelen, eta ohitza beguiratua da oraino,
40 Israelgo alabac elkarretara urthe buruan bilcecoa, Jephte Galaadtarraren alaba lau egunez deithoratzeco.