9 Jephtec berriz erran çaroeten: Eguiazqui heldu baçarete çuençat guduca nadien Amonen semeen contra, eta Jaunac escuetarat ematen balin badarozquit, içanen naiz çuen buruçagui?
10 Ihardetsi çuten: Hauquiec ençuten dituen Jauna, bera da bitharteco eta lekuco, aguinduac eguinen ditugula.
11 Jephte goan cen beraz Galaadeco aitzindariequin, eta populu guciac eguin çuen bere buruçagui. Jephtec Masphan erran cituen Jaunaren aitzinean bere errateco guciac.
12 Eta bidalquinac igorri cituen Amonen semeen erregueri, erran ceçotençat: Cer da çure eta ene artean, ethorri baitzare ene contra, ene lur guciaren xahutzera?
13 Erreguec ihardetsi çaroeten: Ethorri naiz ceren Israelec hartu darotan ene lurra, Eguiptotic igan denean, Arnongo muguetaric Jaboqueraino eta Jordaneraino: orai beraz baquezqui hura bihur biaçaçut.
14 Jephtec guiçon berez gaztiatu çuen berriz, eta manatu çaroeten erran ceçoten Amongo erregueri:
15 Hau dio Jephtec: Israelec ez du hartu ez Moaben lurric, ez-etare Amonen semeenic: