1 Bada, huna non bihurrialdi bat sortu cen Efraimen; ecen ipharraldera iraganic, hango guiçonec erran cioten Jephteri: Nolaz gudu ematera cinhoacilaric Amonen semeei, ez gaituçu deithu nahi içan, gu ere çurequin goan guintecen? Erreco dugu beraz çure etchea.
2 Jephtec ihardetsi cioten: Makurretan guinen ni eta ene populua Amonen semeequin; deithu çaituztet lagunça eman cineçatedan niri, eta ez duçue nahi içan eguin.
3 Hori ikustenez, ene bicia eçarri dut ene escuen menturan, iragan naiz Amonen semeetara, eta Jaunac arthiqui ditu ene escuetara. Cer huts eguin dut, ene contra gudura alcha çaiztecençat?
4 Hargatic bere gana deithuric Galaadeco guiçon guciac, guducatu cen Efraimen contra; eta Galaadtarrec jo çuten Efraim, ceren çuen erran: Galaad Efraimgo ihesliar bat da, eta bici da Efraimen eta Manaseren artean.