2 Jephtec ihardetsi cioten: Makurretan guinen ni eta ene populua Amonen semeequin; deithu çaituztet lagunça eman cineçatedan niri, eta ez duçue nahi içan eguin.
3 Hori ikustenez, ene bicia eçarri dut ene escuen menturan, iragan naiz Amonen semeetara, eta Jaunac arthiqui ditu ene escuetara. Cer huts eguin dut, ene contra gudura alcha çaiztecençat?
4 Hargatic bere gana deithuric Galaadeco guiçon guciac, guducatu cen Efraimen contra; eta Galaadtarrec jo çuten Efraim, ceren çuen erran: Galaad Efraimgo ihesliar bat da, eta bici da Efraimen eta Manaseren artean.
5 Eta Galaadtarrec hartu cituzten Jordaneco ubiac, ceinetaric bihurtu behar baitzen Efraim. Eta Efraimtarretaric norbait ethorcen cenean ihes eta erraten çuela: Utz neçaçue, othoi, iragaitera; Galaadtarrec erraten cioten: Efraimtarra haiz? ihardestearequin: Ez naiz hala;
6 Erraten cioeten: Errac beraz Siboleth, ceinac erran nahi baitu ogui-burua. Hunec ihardesten çuen Siboleth; ogui-buruaren letra bera ecin trencatuz. Berehala harcen çuten, eta Jordaneco iragan-toquian berean cinçurra eguiten cioten. Eta aldi hartan, berrogoi eta bi mila Efraimtarrec lurra jo çuten.
7 Jephte Galaadtarrac sei urthez juiatu çuen beraz Israel; hil içan cen guero, eta ehorci çuten Galaadeco bere hirian.
8 Haren ondotic Abesan Bethlehemgoac juiatu çuen Israel.