1 Berriz ere Israelgo semeec gaizquia eguin çuten Jaunaren aitzinean, ceinac Filistindarren escuetara eman baitzituen berrogoi urthez.
2 Bacen orduan Saraaco guiçon bat, Danen erroticacoa, Manue deitzen cena, eta emaztea agorra çuena.
3 Jaunaren ainguerua aguertu citzaioen emaztequi hari, eta erran cioen: Agorra çare eta haurric gabea; bainan amatuco çare eta seme batez erdico.
4 Berautzu beraz arnoric eta sagarnoric edan, eta cerbait lohiric jan,
5 Ceren amatuco eta erdico baitzare seme batez, ceinaren burua ez baitu uquituco biçarnabalac; ecen haurretic eta amaren sabeletic içanen da Jaincoaren Naçarearra, eta bera abiatuco da Filistindarren escuetaric Israelen atheratzen.
6 Bere senharraren gana goan cenean, erran çaroen: Jaincoaren guiçon bat ethorri da ni gana, aingueru beguitharte bat çuen, guciz lazgarria. Galdeguin diodanean nor cen, nondic heldu cen eta cer icen çuen, ez darot erran nahi içatu.