14 Mahastitic sorcen den edocein gaucetaric jan ez beça; ez beça edan arnoric ez sagarnoric, ez beça jan deusere lohiric: eta nic manatzen diodana bethe eta beguira beça.
15 Manuec erran çaroen Jaunaren aingueruari: Ene othoitzac onhets daroaztatzu, othoi; utz gaitzatzu gure ahuncetaric pittica bat xuxencera çuri.
16 Aingueruac ihardetsi cioen: Cembat-nahi hercha neçaçun, ez dut çure oguitic janen: bainan baldin nahi baduçu holocausta bat eguin, Jaunari hura escain çoçu. Eta Manuec etzaquien Jaunaren ainguerua cela.
17 Eta erran çaroen: Cer da çure icena, ohora ahal diaçaquegunçat, baldin bethetzen bada çure hitza?
18 Aingueruac ihardetsi çaroen: Certaco bilhatzen duçu ene icena, ceina baita espantagarri.
19 Hargatic Manuec bere ahuncetaric hartu çuen pittica bat, eta libacioneac; harri baten gainean eçarri eta escaini cituen Jaunari, ceinac eguiten baititu sendagailazco gauçac: eta bera eta bere emaztea beguira çaudecen.
20 Eta garra aldaretic cerura igaiten celaric, Jaunaren ainguerua ere garrean igan cen. Hori ikusi çutenean, Manue eta bere emaztea lurrera ahuspez erori ciren.