17 Eta erran çaroen: Cer da çure icena, ohora ahal diaçaquegunçat, baldin bethetzen bada çure hitza?
18 Aingueruac ihardetsi çaroen: Certaco bilhatzen duçu ene icena, ceina baita espantagarri.
19 Hargatic Manuec bere ahuncetaric hartu çuen pittica bat, eta libacioneac; harri baten gainean eçarri eta escaini cituen Jaunari, ceinac eguiten baititu sendagailazco gauçac: eta bera eta bere emaztea beguira çaudecen.
20 Eta garra aldaretic cerura igaiten celaric, Jaunaren ainguerua ere garrean igan cen. Hori ikusi çutenean, Manue eta bere emaztea lurrera ahuspez erori ciren.
21 Jaunaren ainguerua etzitzaioeten guehiago aguertu. Eta Manuec eçagutu çuen berehala Jaunaren ainguerua cela;
22 Eta bere emazteari erran çaroen: Heriotzez hilen gare, ceren ikusi dugun Jaincoa.
23 Emazteac ihardetsi çaroen: Baldin Jaunac hil nahi içan baguintu, etzuen gure escuetaric holocausta eta libacioneric onhetsico; etzarozquigun horiec oro erakutsico, ez-eta ethorri behar direnac erranen.