9 Jaunac onhetsi çuen Manueren othoitza, eta berriz aguertu cen ainguerua haren emazteari, landan jarria çagoenari. Bada, Manue, haren senharra, etzen harequin. Emazteac ainguerua ikusi çuenean,
10 Higuitu cen, eta laster eguin çuen bere senharra gana, eta berria ekarri çaroen, cioelaric: Huna aguertu çarotala aitzinean ikusi içan nuen guiçona.
11 Manue xutitu cen eta bere emazteari jarraiqui, eta guiçonaren ganat ethorriric, erran cioen: Çu çare ene emazteari minçatu çarena? Eta harec ihardetsi çuen: Ni naiz.
12 Manuec erran çaroen: Çure errana bethea ditaqueenean, cer nahi duçu eguin deçagun haurraz? edo certaric beharco du bere burua beguiratu?
13 Jaunaren aingueruac ihardetsi çaroen: Bere burua beguira beça çure emazteari aiphatu diotzadan gucietaric;
14 Mahastitic sorcen den edocein gaucetaric jan ez beça; ez beça edan arnoric ez sagarnoric, ez beça jan deusere lohiric: eta nic manatzen diodana bethe eta beguira beça.
15 Manuec erran çaroen Jaunaren aingueruari: Ene othoitzac onhets daroaztatzu, othoi; utz gaitzatzu gure ahuncetaric pittica bat xuxencera çuri.