14 Sansonec erran cioeten: Jaletic atheratu da jatecoa eta borthitzetic eztitasuna. Hirur egunez ecin arguitu çuten asmacari hori.
15 Eta çazpigarren eguna hurbilcen hari celaric, erran cioten Sansonen emazteari: Lausenga çaçu çure senharra eta escura çaçu aguer deçaçun cer erran nahi duen haren asmacariac: hori ez baduçu eguin nahi, erreco çaitugu çu eta çure aitaren etchea: ala çuen esteietara deithu gaituçue gure biluzteco?
16 Emaztequi hori nigarrez urcen cen Sansonen aitzinean eta minduricatzen, cioelaric: Higüin nauçu eta ez maite, eta horren gatic ez darotaçu aguertu nahi ene populuco semeei eman dioçuten asmacaria. Eta Sansonec ihardetsi cioen: Ene ait-amei ez daroet erran nahi içan, eta çuri aguertuco othe darotzut?
17 Ezteietaco çazpi egunetan beraz nigarrez çagoen haren aitzinean. Azquenecotz çazpigarren egunean, nola baqueric ez baitzioen uzten, aguertu cioen. Hunec berehala salhatu cioten bere herritarrei.
18 Çazpigarren egunean, iguzquia etzan aitzinean guiçon-gazteec Sansoni erran cioten: Cer da goçoagoric eztia baino eta borthitzagoric lehoina baino? Sansonec ihardetsi cioten: Ez bacindute irauli ene migarequin, etzinduten atzemanen ene asmacaria.
19 Ordu berean Jaunaren izpiritua jautsi cen haren baithara; Ascalonera goan cen Sanson, eta han hil cituen hogoi eta hamar guiçon, ceinei kenduric soinecoac, asmacaria arguitu çutenei eman baitziozcaten. Eta hasarre handiz, goan cen bere aitaren etchera.
20 Bada, haren emazteac senharçat hartu çuen haren adisquide eta ezcont-lagunetaric bat.