3 Bere ait-amec ihardetsi cioten: Ez othe da emaztequiric ene anaien alabetan eta ene populu gucian, emazte bat hartu nahi içateco ingurebaquigabeac diren Filistindarretaric? Eta Sansonec erran cioen bere aitari: Hori onhets diçadaçu, ceren ene beguiei kausitu baitiote.
4 Bada, haren burhasoec etzaquiten Jaunac eguiten çuela gauça hori, eta Filistindarren contra guerthacari baten bilha çabilala; ecen ordu hequietan Filistindarra jaundua çabilan Israeli.
5 Hargatic Sanson bere ait-amequin Thamnathara jautsi içan cen. Eta heldu cirenean hirico mahastietara lehoin ume ikaragarri bat aguertu cen, eta orroaz atheratu citzaioen Sansoni.
6 Bainan Jaunaren izpiritua jauci cen Sansonen baithan, eta deusic-ere escuetan etzuelaric, urratu çuen lehoina, pittica bat puscacatzen balu beçala; eta hori etzioten erakutsi nahi içan bere ait-amei.
7 Jautsi cen guero eta minçatu haren beguiei atzeman cioten emaztequiari.
8 Eta cembait egunen buruan itzuliric harequin ezconceco, baztertu cen lehoinaren hiliquiaren ikustera, eta hara erle-molço bat jarria cela lehoinaren ahoan, eta ezti-bresca bat ere bacela.
9 Hura hartu ondoan, bidean hartaric jaten çuen; eta bere ait-ametara ethorri cenean, pusca bat eman cioten, eta hequiec ere jan çuten: etzioten bizquitartean ikusterat eman lehoinaren gorphutzetic hartu çuela eztia.