6 Bainan Jaunaren izpiritua jauci cen Sansonen baithan, eta deusic-ere escuetan etzuelaric, urratu çuen lehoina, pittica bat puscacatzen balu beçala; eta hori etzioten erakutsi nahi içan bere ait-amei.
7 Jautsi cen guero eta minçatu haren beguiei atzeman cioten emaztequiari.
8 Eta cembait egunen buruan itzuliric harequin ezconceco, baztertu cen lehoinaren hiliquiaren ikustera, eta hara erle-molço bat jarria cela lehoinaren ahoan, eta ezti-bresca bat ere bacela.
9 Hura hartu ondoan, bidean hartaric jaten çuen; eta bere ait-ametara ethorri cenean, pusca bat eman cioten, eta hequiec ere jan çuten: etzioten bizquitartean ikusterat eman lehoinaren gorphutzetic hartu çuela eztia.
10 Haren aita goan cen beraz nescatcharen etchera, eta Sanson bere semeari barazcari bat eguin çaroen, ecen guiçon-gazteec hala eguiten ohi çuten.
11 Toqui hartaco hiritarrec ikusi çutenean Sanson, hogoi eta hamar lagun eman ciozcaten harequin içateco.
12 Sansonec erran cioten: Aitzinera emanen darotzuet asmacari bat; eta arguitzapena eguiten ahal badarotaçue estei hauquietaco çazpi egunetan, emanen darozquitzuet hogoi eta hamar soin eta berce haimberce soimpeco.