9 Hura hartu ondoan, bidean hartaric jaten çuen; eta bere ait-ametara ethorri cenean, pusca bat eman cioten, eta hequiec ere jan çuten: etzioten bizquitartean ikusterat eman lehoinaren gorphutzetic hartu çuela eztia.
10 Haren aita goan cen beraz nescatcharen etchera, eta Sanson bere semeari barazcari bat eguin çaroen, ecen guiçon-gazteec hala eguiten ohi çuten.
11 Toqui hartaco hiritarrec ikusi çutenean Sanson, hogoi eta hamar lagun eman ciozcaten harequin içateco.
12 Sansonec erran cioten: Aitzinera emanen darotzuet asmacari bat; eta arguitzapena eguiten ahal badarotaçue estei hauquietaco çazpi egunetan, emanen darozquitzuet hogoi eta hamar soin eta berce haimberce soimpeco.
13 Bainan ecin argui badeçaçueque, çuec emanen daroztatzuet niri hogoi eta hamar soinac eta berce haimberce soimpeco. Hauquiec ihardetsi cioten: Aguer çaçu çure asmacaria adi deçagun.
14 Sansonec erran cioeten: Jaletic atheratu da jatecoa eta borthitzetic eztitasuna. Hirur egunez ecin arguitu çuten asmacari hori.
15 Eta çazpigarren eguna hurbilcen hari celaric, erran cioten Sansonen emazteari: Lausenga çaçu çure senharra eta escura çaçu aguer deçaçun cer erran nahi duen haren asmacariac: hori ez baduçu eguin nahi, erreco çaitugu çu eta çure aitaren etchea: ala çuen esteietara deithu gaituçue gure biluzteco?