1 Handic dembora aphur baten buruan, oguien bilceco egunac hurbilduac cirelaric, Sanson goan cen bere emaztearen ikustera, eta eraman çuen bere ahuncetaric pittica bat. Eta nola ohi beçala sarthu nahi baitzuen haren guelan, haren aitac debecatu çuen, cioelaric:
2 Uste içan dut bigüindu cinduela, eta hargatic çure adisquide bati eman diot; bainan badu ahizpa bat bera baino gazteagoa eta ederragoa; içan bedi haren ordainez çure emazte.
3 Sansonec ihardetsi cioen: Egun huntaric ez da ene baithan içanen Filistindarren alderateco hutsa; ecen emanen diotet jasaitera.
4 Goan cen; atzeman cituen hirur ehun haceri, buztanez buztan lothu cituen, eta erdian estecatu arguiac;