17 Eta hitz horiec cantatu ondoan, escutic arthiqui çuen matraila, eta leku hura deithu çuen Erramathlequi, horrec erran nahi baitu Matraila-munho.
18 Eta egarri handi baitzagoen, Jaunari oihu eguin cioen eta erran: Çuc eçarri duçu çure muthilaren escuan salbatze harrigarri hau eta garhaicia; eta huna non egarriz hilcen hari naicen, eta erorico naiz ingurebaquigabeen escuetara.
19 Hargatic Jaunac idequi çuen astomatrailan haguin bat, eta hartaric atheratu ciren urac. Hequietaric edanic, bihotza biztu citzaioen eta hartu cituen indarrac. Hargatic leku hura orai arteo deithua da Matrailatic galdatzen duenaren ithurria.
20 Eta Sansonec juiatu çuen Israel hogoi urthez, Filistindarren egunetan.