5 Eta arguiac suarequin bizturic, haceriac haiçatu cituen, alde orotara laster eguin ceçaten. Hauquiec berehala goan ciren Filistindarren oguietara. Hequiei su emanic, erreac içan ciren bilduac eta oraino xutic ciren fruituac hambatetaraino non mahastiac eta olibadiac ere garraz ahituac içan baitziren.
6 Eta Filistindarrec erran çuten: Norc eguin du lan hori? Eta erran cioten: Hori Sansonec eguin du Thamnatharraren suhiac, ceren kendu dioen bere emaztea eta berce bati eman. Eta Filistindarrac igan ciren eta erre cituzten hala emaztequia nola haren aita.
7 Sansonec erran cioten: Hori eguin duçuen arren, oraino, bada, aspercunde atheraco dut çuetaz, eta orduan phausatuco naiz.
8 Eta içurri handi batez jo cituen, halaz non ixter bat bercearen gainera emanez baldituac guelditu baitziren. Eta jautsiric Sanson egotu cen Etamgo harrico cilhoan.
9 Filistindarrac beraz Judaco lurrera iganic, campatu ciren, guerorat Lequi deithua içan cen toquian, horrec erran nahi baitu Matraila-leku, non ere hequien armada içan baitzen ihes igorria.
10 Eta Judaco leinucoec erran cioten: Certaco igaiten çarete gure contra? Ihardetsi çuten: Sansonen estecatzera ethorri gare, eta hari eguin dagocunaren bihurcera.
11 Jautsi ciren beraz hirur mila guiçon Judaco leinutic Etamgo harrico cilhora, eta Sansoni erran cioten: Ez daquiçu Filistindarrec manatzen darocutela? Certaco eguin nahi içan dioçute hori? Ihardetsi cioten: Nola eguin baitarotet niri, hala eguin içan diotet bereri.