6 Eta Filistindarrec erran çuten: Norc eguin du lan hori? Eta erran cioten: Hori Sansonec eguin du Thamnatharraren suhiac, ceren kendu dioen bere emaztea eta berce bati eman. Eta Filistindarrac igan ciren eta erre cituzten hala emaztequia nola haren aita.
7 Sansonec erran cioten: Hori eguin duçuen arren, oraino, bada, aspercunde atheraco dut çuetaz, eta orduan phausatuco naiz.
8 Eta içurri handi batez jo cituen, halaz non ixter bat bercearen gainera emanez baldituac guelditu baitziren. Eta jautsiric Sanson egotu cen Etamgo harrico cilhoan.
9 Filistindarrac beraz Judaco lurrera iganic, campatu ciren, guerorat Lequi deithua içan cen toquian, horrec erran nahi baitu Matraila-leku, non ere hequien armada içan baitzen ihes igorria.
10 Eta Judaco leinucoec erran cioten: Certaco igaiten çarete gure contra? Ihardetsi çuten: Sansonen estecatzera ethorri gare, eta hari eguin dagocunaren bihurcera.
11 Jautsi ciren beraz hirur mila guiçon Judaco leinutic Etamgo harrico cilhora, eta Sansoni erran cioten: Ez daquiçu Filistindarrec manatzen darocutela? Certaco eguin nahi içan dioçute hori? Ihardetsi cioten: Nola eguin baitarotet niri, hala eguin içan diotet bereri.
12 Hequiec erran cioten: Ethorri gare çure estecatzera eta Filistindarren escuetara ematera. Sansonec ihardetsi cioten: Hitz eman eta cin eguin diçadaçuet ez nauçuela hilen: