1 Gaçarat ere goan cen, eta han ikusiric emaztequi lilitcho bat, sarthu cen haren gana.
2 Hori aditu çutenean Filistindarrec, eta barraiatu cenean hequietan Sanson hirian sarthu cela, inguratu çuten, hirico athean çainac eçarriric; eta han gau gucia ixil-ixilac beguira egonez, goiçaldera ilkitzen cenean haren hilceco.
3 Bada Sansonec lo eguin çuen gauherditaraino, eta jaiquiric handic, hartu cituen bi athe alderdiac beren habe eta haguequin, eta bizcarrean eçarriric eraman cituen Hebroni beguira dagoen mendi cascoraino.
4 Guero maithatu çuen emaztequi bat Sorequeco haranean egoten cena, eta Dalila deitzen cena.
5 Eta haren gana ethorri ciren Filistandarren buruçaguiac eta erran cioten: Engana çaçu eta haren ganic jaquin çaçu certan duen hambateco indarra; nola garhait deçaquegun, eta jasanaraz deçoquegun estecatu ondoan. Hori eguin nahi baduçu, bakotchac emanen darozquitzugu hameca ehun cilharrezco.