18 Dalilac, ikusiric bere barneco berri gucia aithortu cioela, igorri çuen Filistindarren aitzindarietara eta gaztiatu cioten: Igan çaizte behin oraino, ceren idequi baitarot orai bere bihotza. Hauquiec igan ciren, berequin harturic aguindu çuten dirua.
19 Dalilac bere alçoan lokarraraci çuen Sanson eta burua makurraraci cioen bere bulharren gainera. Deithu çuen biçar-eguilea eta murritzaraci ciozcan haren çazpi ile ezparçuac, eta abiatu cen haren kencen eta bulkatzen; ecic ordu berean goan citzaioen bere indarra;
20 Eta erran cioen: Sanson, Filistindarrac gainean! Lotaric jauztean, Sansonec eguin çuen bere baithan: Atheraco naiz lehenago eguin dudan beçala, eta ene burua libratuco dut; ez baitzaquien bere ganic goan citaioela Jauna.
21 Filistindarrec hartu çutenean, iraici ciozcaten berehala beguiac, eta gathez lothuric, eraman çuten Gaçara; eta presondegui batean hersiric, irin ehaiten hariaraci çuten.
22 Jadanic haren ileac berriz handitzen hasiac ciren,
23 Eta Filistindarren aitzindariac elkar gana bildu ciren bitima ederrenac Dagon, beren jaincoari imolatzeco, eta barazcari handi baten eguiteco, ciotelaric: Gure jaincoac escuratu darocu Sanson, gure etsaia.
24 Eta populuac ere ikustenez hori, goresten çuen bere jaincoa, solas berac erranez: Gure jaincoac escuetara eman darocu gure etsaia, gure lurra xahutu eta hainitzac hil dituena.