24 Eta populuac ere ikustenez hori, goresten çuen bere jaincoa, solas berac erranez: Gure jaincoac escuetara eman darocu gure etsaia, gure lurra xahutu eta hainitzac hil dituena.
25 Eta barazcaritan boztuz, onthurunçaren ondoan, manatu çuten deithua içan cedin Sanson, hequien irrigarri içateco. Sanson presondeguitic erakarriric, hequien aitzinean dostagailutzat erabilia cen, eta xutic eçarri çuten bi haberen erdian.
26 Hunec erran cioen bere urhatsetan bidatzen çuen muthilari: Utz neçaçu uquitzera habeac ceinen gainean baitago etche gucia, horien gainean berma nadien eta aphur bat phausa.
27 Bada, etchea guiçonez eta emaztequiz bethea cen, eta han ciren Filistindarren aitzindari guciac, eta hegazteguitic eta gaineco salhatic beguira çaudenac Sansonen dostetari baciren, guiçon eta emaztequi, hirur milaren ingurua.
28 Sansonec Jaunari dei eguinic erran çuen: Jainco Jauna, orhoit çaite nitaz; ene Jaincoa bihur diçadaçu orai ene leheneco indarra, ene Jaincoa, asper nadien ene etsaietaric, eta ene bi beguien galçapenarençat asperraldi bat athera deçadan.
29 Eta lothuric bi habeei, ceinen gainera baitzagoen etchea, bat çaducalaric escu escuinaz eta bercea ezquerraz,
30 Erran çuen: Filistindarrequin gal bedi ene bicia. Eta habeac hazcarqui iharrosiric, etchea erori cen aitzindari gucien eta han cen berce ostearen gainera; eta bera hilcean, hainitz guehiago xahutu çuen guiçon, aitzinean bici celaric hil çuen baino.