1 Ordu hequiez, bacen Efraimgo mendian guiçon bat Micas deitzen cena.
2 Bere amari erran cioen: Bazterrerat eman cintuen hameca ehun cilharrezcoac, eta ceinetaz ene aitzinean arneguca haritu baitzare, hemen ditut, ene baithan dira. Hunec ihardetsi cioen: Jaunac benedica beçaitza, ene semea.
3 Hequiec bihurtu ciozcan beraz bere amari, ceinac erran baitzioen: Diru hori Jaunari consecratu eta botuz eman diot, ene semeac ene escutic har deçan, eta eguin deçan itchura cicelatu, eta urthu bat; eta ematen darotzut orai.
4 Micasec bihurtu ciozcan beraz bere amari, ceinac hartu baitzituen berrehun cilharrezco eta eman cilharguin bati, hequietaric eguin ceçan itchura cicelatu eta urthu bat, ceina egotu baitzen Micasen etchean.
5 Micasec han templotto bat bereci cioen halaber jaincoari, eta eguin cituen ephodoa eta theraphimac, erran nahi da aphez-soinecoa eta idolac: eta bethe çuen bere semeetaric baten escua, eta eguin çuen haren aphez.