8 Eta Bethlehemdic atheraric, nahi içan cen ibili laket atzemanen çuen edocein toquitan. Eta bide eguitearequin, heldu içan cenean Efraimgo mendira, baztertu cen aphur bat Micasen etchera.
9 Micasec galdatu cioen nondic heldu cen. Hunec ihardetsi cioen: Lebitarra naiz Bethlehemgoa Judan, eta banoha ahal dudan, eta enetzat on dela ikusico dudan toquian egotera.
10 Micasec erran cioen: Çaude ene etchean, eta balia çaquizquit aitatzat eta apheztzat. Emanen darozquitzut, urthe bakotch, hamar cilharrezco, bi soineco eta bicitzeco behar direnac.
11 Lebitarrac on-hartu çuen eta egotu cen guiçon haren etchean, ceinac bere semeetaric bat beçala iduqui baitzuen.
12 Micasec bethe çuen haren escua, eta aphez beçala içan çuen guiçon-gaztea etchean,
13 Cioelaric: Orai badaquit Jaincoac benedicatuco nauela, lebitar odoleco apheça badudanaz gueroztic.