1 Ordu hequietan, erregueric etzen Israelen, eta Danen leinua lurqueta çabilan, han egotecotzat; ecen egun huradino ecin escuratu çuen berce leinuen artean bere çortheco eremua.
2 Danen semeec beraz igorri cituzten Saraatic eta Esthaoletic borz guiçon biphilenetaric lurraren ikuscatzera eta artharequin beguiztatzera, eta erran cioeten: Çoazte eta beguiz har çaçue lurra. Hauquiec, bidean cihoacelaric, heldu cirenean Efraimgo mendira, sarthu ciren eta phausatu Micasen etchean.
3 Eçaguturic lebitar gaztearen minçoa, eta haren ostatu beraz baliatzen cirelaric, erran cioten: Norc erakarri çaitu hunara? cer hari çare hemen? cer ariaz nahi içan duçu hunat ethorri?
4 Harec ihardetsi çuen: Hau eta hau eguin darot Micasec, eta saritan hartu nau, balia naquioen apheztzat.
5 Othoiztu çuten beraz Jauna consulta ceçan jaquiteco heian bidaia ona eguinen çuten eta heian gauçac içanen çuen ondorio.