24 Ihardetsi çuen: Ene jaincoac, enetzat eguin ditudanac, apheça eta ditudan guciac eraman ditutzue, eta dioçue: Cer duçu?
25 Danen semeec erran cioten: Berautzu guri guehiago minça, beldurrez guiçonac, gogoa minkaizturic, bihur daquizquitzun, eta ceror gal çaitecen çure etche guciarequin.
26 Hola berriz bideari lothuric, goan ciren. Micasec, bada, ikustenez hazcarrago cirela, itzuli cen bere etchera.
27 Sei ehun guiçonec eraman cituzten beraz apheça eta aitzinean erran içan ditugunac; ethorri ciren Laisera, populu descansuz eta phausuan çagoen baten gana, eta ezpataren ahotic iragan cituzten, eta hiriari su eman cioten,
28 Nihorc-ere lagunçaric hangoei ekarri gabe, Sidonetic urrun egoten cirelacotz, eta nihorequin etzutelacotz ez lagunkidetasunic, ez har-emanic. Eta hiri hura cen Errohobeco aurkinçan jarria: Danen semeec berritu çuten eta han eguin çuten beren egoitza.
29 Aitzinean Lais deitzen cena, deithu çuten Dan beren aita, Isaaquen semearen icenetic.
30 Eta han eçarri çuten jaincorde cicelatua eta Jonathan, Moisen seme Jersamen semea, eta haren semeac apheztzat, beren gathibutasuneco eguneraino.