3 Eçaguturic lebitar gaztearen minçoa, eta haren ostatu beraz baliatzen cirelaric, erran cioten: Norc erakarri çaitu hunara? cer hari çare hemen? cer ariaz nahi içan duçu hunat ethorri?
4 Harec ihardetsi çuen: Hau eta hau eguin darot Micasec, eta saritan hartu nau, balia naquioen apheztzat.
5 Othoiztu çuten beraz Jauna consulta ceçan jaquiteco heian bidaia ona eguinen çuten eta heian gauçac içanen çuen ondorio.
6 Ihardetsi cioeten: Çoazte baquean, Jaunac beguiaz daduca çuen urhatsa eta çuec daramaçuen bidea.
7 Bideari lothuric, borz guiçonec jo çuten beraz Laisera, eta ikusi çuten han çagoen populua, beldurcunderic batere gabe cela, Sidondarren azturaren arabera, descansuan eta phausuan, nihorc ez baitzioen bihurriric eguiten, eta onthasun handiac bacituela, urrun cela Sidonetic eta berce guiçon gucietaric aldaratua.
8 Eta beren anaien gana Saraara eta Esthaolera itzuli cirenean, cer eguin çuten galdatu ciotenei ihardetsi çuten:
9 Jaiqui çaizte, igan gaiten hequien gana; ecen ikusi dugu lur bat hainitz aberatsa eta goria; berautzue naguiqueria eta luçamenduetaric. Goacen eta hartaz nausi gaitecen, ez da gaitz içanen.