1 Bacen lebitar guicen bat Efraimgo mendico macela batean çagoena, Judaco Bethlehemen hartu çuena emazte.
2 Hunec utzi çuen bere senharra, eta Bethlehemera bere aitaren etchera itzuli cen, eta lau hilabethez egotu cen aitaren baithan.
3 Senharra, berequin harturic muthil bat eta bi asto, jarraiqui citzaioen, harequin nahiz baquetu eta lausenguca berequin guibelerat erakarri. Emazteac onguiethorri eguin cioen eta sarraraci çuen bere aitaren etchean. Hori aditu çuenean haren aitaguinarrebac eta ikusi çuenean, bozcariorequin ethorri citzaioen aitzinera,
4 Eta besarcatu çuen. Suhia bere aitaguinarrebaren etchean egotu cen hirur egun, jaten eta edaten çuelaric lainoqui harequin.
5 Bainan laugarren egunean, gabaz jaiquiric, nahi içan çuen abiatu; aitaguinarrebac atchiqui çuen, eta erran cioen: Jan çaçu lehenic ogui puxca bat, eta barnea hazcar çaçu, eta hola goanen çare.
6 Jarri ciren elkarrequin; jan eta edan çuten, eta nescatcharen aitac erran cioen bere suhiari. Egun hau, othoi, emaçu gurequin, boz gaitecen guciac batean.