11 Eta jadanic ciren Jebusetic hurbil, eta eguna gauera bihurcen hari cen, eta muthilac erran cioen bere nausiari: Çato, othoi, eta aldara gaitecen Jebusearren hirira eta hor gueldi gaitecen.
12 Nausiac ihardetsi cioen: Ez naiz sarthuco jendaqui arrotz Israelgo semeetaricacoa ez den baten hirira, bainan goanen naiz Gabaaraino;
13 Eta hara helcen naicean, han egonen gare, edo bederen Erraman.
14 Iragan çuten beraz Jebus; hartu bideaz aitzina cihoacen, eta iguzquia etzan citzaioeten Gabaaco ondoan, ceina Benjaminen leinuan baita.
15 Eta harat aldaratu ciren, han guelditzeco. Barnera sarthu ondoan, jarriac çauden hirico plaçan, eta nihorc etzioten leihorra eman nahi içatu.
16 Eta hara non guiçon-çahar bat aguertu cen, landatic eta bere lanetic bihurcen cela arratsean; eta guiçon hura ere Efraimgo mendicoa cen, eta arrotz beçala çagoen Gabaan. Bada, leku hequietaco guiçonac Jeminiren semeac ciren.
17 Eta beguiac alchaturic, guiçon-çaharrac ikusi çuen lebitarra bere puxcattoequin hirico plaçan jarria; eta erran cioen: Nondic heldu çare? eta nora çohaci?