14 Iragan çuten beraz Jebus; hartu bideaz aitzina cihoacen, eta iguzquia etzan citzaioeten Gabaaco ondoan, ceina Benjaminen leinuan baita.
15 Eta harat aldaratu ciren, han guelditzeco. Barnera sarthu ondoan, jarriac çauden hirico plaçan, eta nihorc etzioten leihorra eman nahi içatu.
16 Eta hara non guiçon-çahar bat aguertu cen, landatic eta bere lanetic bihurcen cela arratsean; eta guiçon hura ere Efraimgo mendicoa cen, eta arrotz beçala çagoen Gabaan. Bada, leku hequietaco guiçonac Jeminiren semeac ciren.
17 Eta beguiac alchaturic, guiçon-çaharrac ikusi çuen lebitarra bere puxcattoequin hirico plaçan jarria; eta erran cioen: Nondic heldu çare? eta nora çohaci?
18 Harec ihardetsi cioen: Abiatu gare Bethlehem Judacotic, eta goaci gure toquira, ceina baita Efraimgo mendico macela batean; handic ethorri guinen Bethlehemera; orai Jaunaren etchera goaci, eta nihorc ez gaitu hartu nahi bere leihorrera,
19 Nahiz lastoa eta belharra badugun gure astoen bazcatzeco, eta oguia eta arnoa enetzat, çure nescatoarençat eta enequin den muthilarençat: ez dugu deusere escas baicic-ere leihorra.
20 Guiçon-çaharrac ihardetsi cioen: Baquea dela çurequin, nic emanen darozquitzut premia çaizquitzun guciac: bakarric othoizten çaitut etzaitecen plaçan egon.