22 Jaten hari cirelaric, eta bideco nekearen ondotic, janaz eta edanaz beren buruac hazcarcen cituztelaric, ethorri ciren hiri hartaco guiçon batzuec, Belialen semeac (erran nahi da cer-nahitara jarriac), eta guiçon-çaharraren etchea inguraturic, hasi ciren atheari joca, etcheco nausiari oihuca, eta erranez: Ilkiaraz çaçu çure etcherat sarthu den guiçona, eguin dioçogun nahi duguna.
23 Guiçon-çaharra atheratu cen hequietara eta erran cioeten: Berautzue, anaiac, berautzue holaco gaizquiric eguin; ecen guiçon hau arrotz beçala sarthu da ene atherbera, eta utzaçue çoroqueria hori.
24 Badut alaba bat doncella, eta guiçon horrec badu ohaidea; erakarrico darozquitzuet; emanen dioçuete ahalquea, eta aseco duçue çuen lehia; bakarric othoizten çaituztet guiçon hunen gainean eguin ez deçaçuen guiçonari ez dihoaquioen icigarriqueria.
25 Etzituzten onhetsi nahi haren erranac. Lebitarrac hori ikusiric, atheratu cioeten bere ohaidea, eta eman hartaz dosta citecençat. Hartaz nahi çutena eguin ondoan gau gucian, utzi çuten goiçaldera.
26 Emaztequia, ilhuna goatearequin, ethorri cen bere senharra çuen etcheco athera, eta han erori cen.
27 Arguitu cenean, lebitarra jaiqui cen, eta idequi çuen athea, abiatu bidaiaren akabatzeco; eta hara non çagoen haren emaztea athe aitzinean etzana, escuac athelasera hedatuac.
28 Listez lo çagoen, senharrac erraten cioen: Jaiqui çaite eta goacen. Deusic ez baitzuen ihardesten, eçaguturic hila cela, hartu çuen, asto baten gainean eçarri, eta itzuli cen bere etchera.