24 Badut alaba bat doncella, eta guiçon horrec badu ohaidea; erakarrico darozquitzuet; emanen dioçuete ahalquea, eta aseco duçue çuen lehia; bakarric othoizten çaituztet guiçon hunen gainean eguin ez deçaçuen guiçonari ez dihoaquioen icigarriqueria.
25 Etzituzten onhetsi nahi haren erranac. Lebitarrac hori ikusiric, atheratu cioeten bere ohaidea, eta eman hartaz dosta citecençat. Hartaz nahi çutena eguin ondoan gau gucian, utzi çuten goiçaldera.
26 Emaztequia, ilhuna goatearequin, ethorri cen bere senharra çuen etcheco athera, eta han erori cen.
27 Arguitu cenean, lebitarra jaiqui cen, eta idequi çuen athea, abiatu bidaiaren akabatzeco; eta hara non çagoen haren emaztea athe aitzinean etzana, escuac athelasera hedatuac.
28 Listez lo çagoen, senharrac erraten cioen: Jaiqui çaite eta goacen. Deusic ez baitzuen ihardesten, eçaguturic hila cela, hartu çuen, asto baten gainean eçarri, eta itzuli cen bere etchera.
29 Sarthu cenean, hartu çuen marrauça bat, eta emaztearen gorphutza bere heçurrequin hautsiric hamabi phusquetan, çathi bana igorri cioen Israelgo leinu bakotchari.
30 Hori ikusi çutenean, guciac oihuca hasi ciren: Ez da egundaino holacoric Israelen guerthatu, gure arbasoac Eguiptotic ethorri diren egunetic eta orai arteo: erabaqui çaçue, eta guciec batean ikusaçue cer den eguiteco.