3 Senharra, berequin harturic muthil bat eta bi asto, jarraiqui citzaioen, harequin nahiz baquetu eta lausenguca berequin guibelerat erakarri. Emazteac onguiethorri eguin cioen eta sarraraci çuen bere aitaren etchean. Hori aditu çuenean haren aitaguinarrebac eta ikusi çuenean, bozcariorequin ethorri citzaioen aitzinera,
4 Eta besarcatu çuen. Suhia bere aitaguinarrebaren etchean egotu cen hirur egun, jaten eta edaten çuelaric lainoqui harequin.
5 Bainan laugarren egunean, gabaz jaiquiric, nahi içan çuen abiatu; aitaguinarrebac atchiqui çuen, eta erran cioen: Jan çaçu lehenic ogui puxca bat, eta barnea hazcar çaçu, eta hola goanen çare.
6 Jarri ciren elkarrequin; jan eta edan çuten, eta nescatcharen aitac erran cioen bere suhiari. Egun hau, othoi, emaçu gurequin, boz gaitecen guciac batean.
7 Bainan hau xutituric, goan nahiz abiatu cen. Eta halaric-ere aitaguinarrebac errequeica atchiqui çuen, eta bere etchean gueldiaraci.
8 Goiça ethorri cenean ordean, lebitarra bideraco xuxencen cen. Aitaguinarrebac erran cioen berriz: Othoizten çaitut jan deçaçun cerbait, eta indarrac harturic, eguna çabalcen den artean, goanen çare guero. Jan çuten beraz elkarrequin.
9 Eta guiçon-gaztea xutitu cen, bideari lotzeco bere emaztearequin eta muthilarequin. Berriz ere aitaguinarrebac erran cioen: Ikusaçu eguna hari dela aphalcen, eta arratsa heldu dela: çaude egun ere enequin, eta bozcariozco egun bat iragan çaçu, eta bideari lothuco çare bihar çure etchera goateco.