9 Eta guiçon-gaztea xutitu cen, bideari lotzeco bere emaztearequin eta muthilarequin. Berriz ere aitaguinarrebac erran cioen: Ikusaçu eguna hari dela aphalcen, eta arratsa heldu dela: çaude egun ere enequin, eta bozcariozco egun bat iragan çaçu, eta bideari lothuco çare bihar çure etchera goateco.
10 Suhiac etzuen nahi içan onhetsi haren errana, bainan eman cen berehala bideari, eta ethorri cen Jebuseco ondora, ceina berce icenez Jerusaleme deitzen baitzen, berequin erakarcen cituela bi astoac cargatuac eta bere ohaidea.
11 Eta jadanic ciren Jebusetic hurbil, eta eguna gauera bihurcen hari cen, eta muthilac erran cioen bere nausiari: Çato, othoi, eta aldara gaitecen Jebusearren hirira eta hor gueldi gaitecen.
12 Nausiac ihardetsi cioen: Ez naiz sarthuco jendaqui arrotz Israelgo semeetaricacoa ez den baten hirira, bainan goanen naiz Gabaaraino;
13 Eta hara helcen naicean, han egonen gare, edo bederen Erraman.
14 Iragan çuten beraz Jebus; hartu bideaz aitzina cihoacen, eta iguzquia etzan citzaioeten Gabaaco ondoan, ceina Benjaminen leinuan baita.
15 Eta harat aldaratu ciren, han guelditzeco. Barnera sarthu ondoan, jarriac çauden hirico plaçan, eta nihorc etzioten leihorra eman nahi içatu.