1 Eta Jaunaren ainguerua ethorri cen Galgalatic Nigarti-lekura eta erran çuen: Atheratu çaituztet Eguiptotic eta sarraraci cin eguinez çuen aitei aguindu diotedan lurrera, eta hitzeman darotzuet ez dudala egun-eta-behinere ene çuequilaco patua alferretara hihurraracico;
2 Halaz bizquitartean non ez baitzinduten batasunic eguinen lur huntaco egoiliarrequin, bainan hequien aldareac lurrerat arthiquico baitzintuzten; eta ez duçue ençun nahi içatu ene minçoa: certaco eguin duçue hori?
3 Horren gatic hequiec ez ditut nahi içan çuen aitzinetic xahutu, içan cinçaztençat etsaiac, eta hequien jaincoac içan citecençat çuen galgarri.
4 Eta Jaunaren aingueruac hitz horiec erraitean Israelgo seme guciei, oro nigar eta marrascaz hasi ciren.
5 Eta toqui hura deithua içan cen Nigarti-leku edo Nigar-leku: eta han bitimac imolatu ciozcaten Jaunari.
6 Bada, Josuec igorri çuen populua eta Israelgo semeac goan ciren, cein bere goçamenera, hartaz jabetzecotzat.