10 Eta guiçaldi hura gucia bildua içan cen bere arbasoetara, eta azpitic-gora ethorri ciren berce batzu, Jauna eta harec Israelen alde eguinac eçagutu etzituztenac.
11 Eta Israelgo semeec gaizquia eguin çuten Jaunaren aitzinean, eta Baal cerbitzatu çuten.
12 Eta beren arbasoen Jainco Jaunac, Eguiptoco lurretic hequiec atheratu cituenac utzi cituen; eta jainco arrotzei jarraiqui ciren, hequien ingurutan egoten cirenen jaincoei, eta adoratu cituzten, eta Jauna hasarretzera ekarri çuten,
13 Hura utziz eta Baal eta Astaroth cerbitzatuz.
14 Jauna Israelen contra samurturic, arthiqui cituen jaçarcen ciotenen escuetara: hauquiec hartu eta inguruan egoten ciren etsapei saldu cituzten: eta Israeldarrec ecin buru eguin cioten beren etsaiei.
15 Bainan edocein aldetara itzulcera eguin ceçaten, Jaunaren escua hequien gainean cen, erran eta cin eguin cioeten beçala: eta garrazqui atsecabeztatuac içan ciren.
16 Eta Jaunac eraiqui cituen juieac, larrutzen cituztenen escuetaric hequien atheratzeco; bainan etzituzten aditu ere nahi içan,