17 Aitzina kutsatzen cirelaric jainco arrotzequin eta hequiec adoratzen cituztelaric, laster baztertu ciren hequien aitac ibili ciren bidetic; eta aditzen cituztelaric Jaunaren manamenduac, oro berçaldera eguin cituzten.
18 Jaunac juieac eraiquitzen cituenean, hequien egunetan urricalmendutara erorcen cen, ençuten cituen atsecabetan cirenen auhenac, eta larrutzen cituztenen ezpataren azpitic atheratzen cituen.
19 Bainan juiea hil ondoan, bihurcen ciren eta beren aitec baino tzarqueria hainitz handiagoac eguiten cituzten, jainco arrotzei jarraiquiz, hequiec cerbitzatuz eta adoratuz. Etzituzten utzi beren asmu tzarrac eta bide gaitza ceinetaric ibili ohi baitziren.
20 Eta Jaunaren hasarrea jauci cen Israelen gainera, eta erran çuen: Ceren jendaqui horrec alferretara bihurraraci duen horien aitequin eguin nuen patua, eta erdeinu duelacotz ene boçaren ençuteaz,
21 Nic ere ez ditut xahutuco Josuec hil denean utzi dituen jendaiac,
22 Hequien bidez froga deçadan Israel, heian badagoen, ala ez, Jaunaren bidean eta hartaz dabilan, arbasoec eguin içan duten beçala.
23 Jaunac utzi cituen beraz jendaia hequiec oro, eta etzituen berehala xahutu nahi içan, eta etzituen Josueren escura eman.