5 Eta toqui hura deithua içan cen Nigarti-leku edo Nigar-leku: eta han bitimac imolatu ciozcaten Jaunari.
6 Bada, Josuec igorri çuen populua eta Israelgo semeac goan ciren, cein bere goçamenera, hartaz jabetzecotzat.
7 Eta Jauna cerbitzatu çuten Josueren eta haren ondotic lucez bici içan ciren çahar, Jaunac Israelen alde eguinac oro çaquizquitenen egun gucietan.
8 Eta Josue, Nunen seme, Jaunaren cerbitzaria, hil içan cen ehun eta hamar urthetan.
9 Ehorci içan çuten bere goçameneco eremuetan, Thamnathsaren, Efraimgo mendian Gaasco mendiaren ipharreco alderdian.
10 Eta guiçaldi hura gucia bildua içan cen bere arbasoetara, eta azpitic-gora ethorri ciren berce batzu, Jauna eta harec Israelen alde eguinac eçagutu etzituztenac.
11 Eta Israelgo semeec gaizquia eguin çuten Jaunaren aitzinean, eta Baal cerbitzatu çuten.