32 Ecen uste içan çuten, ohi beçala amor eguiten çutela. Aleguiaca ihes cihoacenec asmua çuten eguina hequiec hiritic urrunaraztecoa, eta iduri ihesi, hequiec erran diren celatetara erakarcecoa.
33 Hargatic Israelgo seme guciac jarriac ciren toquietaric jaiquiric, lerrotan eman ciren Baalthamar deitzen den leku batean. Hiriaren inguruan jarriac ciren celatariac ere emequi-emequi hasi ciren aguercen,
34 Eta mendebal-aldetic hiriari hurbilcen. Halaber hamar mila guiçonec, Israel gucitic, hiritarrac gudura deitzen cituzten. Eta guduco hestura gaitzac inguratu cituen Benjaminen semeac, eta etzuten eçagutu herioa alde orotaric gainera heldu citzaioetela.
35 Jaunac jo cituen Israelgo semeen aitzinean, ceinec egun hartan hequietaric hil baitzituzten hogoi eta borz mila guiçon, oro guerlariac eta ezpatadunac.
36 Bada, Benjaminen semeec eçagutu çutenean gai etzirela, hasi ciren ihes eguiten. Hori ikustearequin, Israelgo semeec ihes goateco lekua utzi cioeten, eror citecençat xuxendu celatetara, ceinac hiriaren ondoan baitziren.
37 Hauquiec brastacoan jaiqui ciren beren gordegailuetaric, eta Benjamin guibelaz itzulcen celaric hilca hari citzaizcotenei, sarthu ciren hirian eta jo çuten ezpataren ahoaz.
38 Bada Israelgo semeec celatetan eçarri cituztenei eçagutzaritzat eman cioeten sutan eçar ceçaten, hiria hartu ondoan, eta kea goiti igaitearequin erakutsico çutela hartua cela hiria.