1 Israelgo semeec Masphan cin ere eguin çuten eta erran: Gutaric nihorc ez du Benjaminen semeei bere alabetaric emanen emaztetzat.
2 Eta guciac ethorri ciren Jaincoaren etchera Silora, eta haren aitzinean jarriric arrats arteo, alchatu çuten boça, eta hasi ciren nigarrez eta marrascaz, cioetelaric:
3 Israelgo Jainco Jauna, certaco guerthatu da çorigaitz handi hau çure populuan, non egun leinuetaric bat eceztatzen baita gutaric?
4 Eta biharamunean, argui-urratzean jaiquiric, aldare bat eguin çuten; escaini cituzten han holocaustac eta baquezco bitimac, eta erran çuten: