12 Jabes Galaaden kausitu ciren lau ehun birjina guiçonaren ohea eçagutzen etzutenac, eta erakarri cituzten campetara, Silora, Canaango lurrera.
13 Eta Benjaminen seme, Erremongo harrian cirenei, manaturic onhets cetzaten baquera, berriquetariac igorri ciozcaten.
14 Orduan Benjaminen semeac ethorri ciren, eta emazteac eman citzaizcoeten Jabes Galaadeco alabetaric; bainan molde berean emateco etzen berceric kausitu.
15 Israel gucia damu minetan eta urriquitan sarthu cen Israelgo leinu baten hilceaz.
16 Eta çaharrec erran çuten: Cer eguinen diotegu emazteric içan ez duten gaineracoei? Benjamingo emaztequi guciac hilac dira.
17 Grina handi batequin eta gogoa behartuz, Israeldic leinu bat gal ez dadien bideac harceco ditugu.
18 Ecic gure alabac ecin eman detzozquegute, hersiac garelacotz cinaz eta arthiqui dugun burhoaz, guinioenean: Madaricatua bere alabetaric Benjamini emaztetzat emanen dioena.